Nafarroa suspertzeko ekarpen horien artean, berebiziko garrantzia du S3aren mundutik datorrenak. S3aren oinarrian dagoen eskualdeko eredu ekonomikoa Europar Batasunak babestu zuena da. Orain arte egindakoak aitortzak jaso ditu Europan, eta hori garrantzitsua izan daiteke hemendik aurrera Europan, pandemiaren kontrako borrokan, definitzen has daitekeen finantza esparruari begira. Egia da, halere, Europako agertokia denez, esparrua aldatu eginen dela, kontuan hartuta eztabaida ireki dela berreraikitzeko tresna berriei buruz, Europar Batasunaren esparruan erabakitzen ari diren horiei buruz.
 
Nolanahi ere, adierazgarria da, klusterren bitartez garatzen den estrategia bat delako, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzen duena. Jarraitu beharreko lan eredua da. Eta suspertze plan honen osagarri gisa aintzat hartzeko moduko balioa da. Gogoratu behar da arlo ekonomiko desberdinak biltzen dituela bere baitan, hala nola, elikagaien industria, osasuna, energia berriztagarriak, medikuntza pertsonalizatua edo ibilgailu elektrikoa. Horrez gain, plan honen helburu batzuekin lotuta dago: berrikuntza, ekonomia zirkularra edo digitalizazioa.