Foruzingoaren Estrategia
Polizia-eredua zehaztu ondoren, Foruzaingoaren estrategia formulatzeari ekiten zaio. Estrategia hori 5 ardatzetan egituratzen da, eta ardatz horietan artikulatzen dira 2020-2023 aldian lortu beharreko helburuak eta proiektuak:
- Pertsonen talentua, garapena eta konpromisoa sustatzea
- Inteligentzian eta interes-taldeekiko lankidetzan oinarritutako polizia-eredua.
- Trafikoko eskumena transferitzea
- Modernizazioa eta garapen teknologikoa
- Etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna prozesuetan
Aurreko ataletan deskribatutako 5 ardatz estrategikoetako bakoitza banatzen da 13 lan-ildotan, 38 helburu estrategikotan eta 27 proiektutan, bakoitza bere ekintzarekin:
- Lan-ildoak (LI): Erakundeak aldi horretan garatu nahi dituen funtsezko gaien barne-kategorizazioa.
- Helburuak: Lan-ildo eta ardatz bakoitzari lotutako erronka edo xede espezifikoak, Planean zehaztutako ikuspegia lortzeko bete beharrekoak.
- Proiektua: Helburuak betetzeko abian jarri eta gauzatu beharreko ekintza nagusiak, lan-ildoen arabera multzokatuak.
- Ekintzak: Iraupen jakin batekin garatu beharreko ekimen zehatzak, proiektuen zati gisa.