Azterlan egituratu honen helburu nagusia da erakundearen barruko errealitatea ezagutzea ikuspegi globala eskuratuta; horrela, gaitasun eta muga estrategikoak zehaztuko dira. Metodologiari dagokionez, barneko diagnosiaren oinarriak dira analisi espezifiko batzuk, elkarren osagarri direnak, helburua izaki eskuan izatea erakundearen egungo egoeraren “erradiografia” fidagarri, oso eta zehatzena.
1.- Antolaketaren analisia – karakterizazioa:
Bertan egiten da Nafarroako polizia-ratioaren azterketa bat, beste polizia-kidego batzuekin alderatuta. Horretaz gain, aztertzen dira erakundearen egitura, unitateen funtzioak, aurrekontua, polizia-kopurua eta, bereziki, plantillaren egungo egoera, eta emakumeak erakundean duen parte-hartzea. Halaber, Foruzaingoaren jarduna aztertzen da, jakiteko zein den erakunde horretako kideen lan-karga eta zer bilakaera izan duen karga horrek azken urteetan.

2.- Barneko inkesta:
Helburua da jakitea zein den plantillaren egoera sei alor handi hauetan: antolaketa, informazioa/zuzendaritza, motibazioa/autorrealizazioa, harremanak/laneko giroa eta plan gidaria/berrikuntza. Alor horiek hogeita hamar aldagai edo baliotan banatu ziren guztira. Inkesta 2016ko martxoan egin zen, 2017-2012 Plan Gidariaren esparruan. Inkesta horrek kolektiboak pentsatzen eta sentitzen duena islatzen du. 67 galdera itxi ditu osotara, bakoitzak lau aukera dituela erantzunean. Gainera, galdera ireki bat dago, nahi diren iradokizun eta iritziak emateko. Analisiaren unitatea izan zen Foruzaingoan jardunean diren pertsonen “unibertso” osoa (guztira 1103 lagun, une horretan), eta banaka bete zuten inkesta, zuzenean eta izena jarri gabe. Jardunean dauden langileen %60k parte hartu zuen. 626 galde-sorta bete ziren eta, guztira, 233 iradokizun egin zituzten parte-hartzaileek.

3.- Egoerari buruzko txostenak, arloetako buruek idatziak:
2019ko irailean, Foruzaingoko burutzak egungo egoerari buruzko txosten bat egiteko eskatu zien komisario nagusiei, Nafarroako Foruzaingoaren egitura organikoa osatzen duten bost arloetako buruei, alegia. Ildo beretik, lurralde-komisarietako buruei ere eskatu zitzaien beren foruzain-etxearen egoerari buruzko txostena. Txosten horien helburua da jakitea zein den gaur egun lurralde-komisarietako eta arloetako unitate bakoitzaren egoera, eta egungo errealitatea eta agertoki egokiena identifikatzea giza baliabideei, baliabide materialei eta unitateetako prestakuntzari dagokienez. Aurkeztutako 11 dokumentuak bildu ondoren, emaitzak aztertu eta laburbildu dira, AMIA matrize bat erabiliz tresna analitiko gisa; azterketa zentratu da erakundearen beraren barruko faktoreetan, Foruzaingoaren egitura osatzen duten unitateen egungo egoerari buruzko alderdi positiboak (indarguneak) nahiz negatiboak (ahuleziak) identifikatzeko. Bestalde, erakundetik kanpoko faktoreak ere aztertu ziren; horiek adierazten dizkigute erakundearen jardueren garapenean eragina duten edo etorkizunean izan dezaketen alderdi positiboak (aukerak) eta negatiboak (mehatxuak).

4.- Kolektiboaren parte-hartze prozesua:
Barneko parte hartzeko prozesu gisa, bi lan-saio egin ziren 2019ko abendutik 2020ko urtarrilera bitartean. Saio horietan, Foruzaingoaren hainbat enplegu eta unitatetako 180 profesionalek hartu zuten parte, alegia, plantilla osoaren % 17k. Bi saioak erakundetik kanpoko auditorioetan egin ziren, partaidetzako giroa sortzeko, lanpostuaren eraginik gabe. Bi jardunaldietan, diagnostikoaren eta lantzen ari zen polizia-ereduaren azalpena egin zen, eta erabili zen “pentsatzeko sei kapelu” teknika, kolektiboak Plan Estrategikoari egin beharreko ekarpenen fluxua erraztekoo.