Kanpoko diagnostikoan aztertzen dira erakundeaz kanpoko alderdiak eta aldagaiak, erakundeari eragiten diotenak. Ildo horretan, egokitzat jo da kriminalitatearen eta istripu-tasaren bilakaera aztertzea, bai eta herritarren pertzepzioari buruzko inkesta bat eta Nafarroako egoeraren eta etorkizuneko prospektibaren azterketa bat egitea ere.
1.- Kriminalitatearen bilakaera:
Kriminalitateari buruzko datuak aztertu ziren, bai Foruzaingoaren jardueratik hartutakoak, bai Segurtasuneko Estatu Idazkaritzak emandakoak, Nafarroari, Aragoiri, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Errioxari dagozkienak. Lortutako datuak aztertu ondoren, ondorioztatzen da Nafarroak dituela kriminalitate-ehunekorik handienak mugakide diren beste hiru erkidegoekin alderatuta, % 42,1eko kriminalitate-tasarekin, bai eta delitu-egitateen ezagutza handiagoa ere ( % 40) foru komunitatean eskumenak dituzten gainerako polizia-kidegoekin alderatuta.

2.- Istripu-tasaren bilakaera:
Foruzaingoaren jardueratik lortutako datuekin eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emandakoekin, egin da Nafarroako errepideetako istripu-tasaren azterketa, azken hiru urteetan izan duen bilakaerarekin, eta ikusi da Foruzaingoak Nafarroan gertatutako istripuen %70 inguru artatzen dituela.

3.- Herritarrei egindako inkesta:
2019ko irailetik urrira bitarte, Estudios Sociológicos CIES SL enpresak egin zuen herritarren pertzepzioari buruzko inkesta bat, eta Nafarroako herritarren lagin adierazgarri batek parte hartu zuen horretan. Azterlan horren helburua zen jakitea herritarrek zer irudi duten Foruzaingoaz, eta zer pertzepzio duten hartaz, bai eta haren zerbitzuez eta herritarren segurtasunaz ere. Laburbilduz, bai herritarren segurtasunaz bai Foruzaingoaz balorazio ona egiten dute nafarrek, nahiz eta beharrezkoa litzatekeen dibulgazio-ekintza gehiago egitea, jendeak hobeki jakin dezan zein zerbitzu eskaintzen dituen. Foruzaingoak beste polizia-kidego batzuekin partekatzen dituen eskumenen egungo egoera ere ongi baloratzen da, eta elkarrizketatu diren pertsona gehienek posizio hori dute gustukoena. Hala ere, ehuneko handi batek eskumen esklusiboak izatea nahi luke, batez ere ingurumenean, trafikoan, eta joko eta ikuskizunen kontrolean.

4.- Analisi prospektiboa:
Foruzaingoak bere lana zer ingurunetan egiten duen jakiteko eta, bereziki, datozen urteetako gizarte- eta delinkuentzia-joerei aurrea hartzeko, iritzi-azterketen enpresa berak azterketa prospektibo bat egin zuen, ikusteko zein den egoera Nafarroan hainbat arlotan eta zein diren etorkizuneko prospekzioak. Horretarako, Nafarroako errealitatearen hainbat esparrutan adituak diren 15 laguni elkarrizketak egin zitzaizkien, eta hortik jasotako informazioa aztertu zen.