Ikuspegia: "Foru Komunitatearen berezko segurtasun-arazoetan herritarrekiko laguntza eta babesa gidatuko ditugu, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetzen duten funtzioak eta eskumenak garatuz, gainerako polizia-kidegoekin lankidetza eta koordinazio efektiboa modu proaktiboan lagunduz, eta gure prozesu guztien kudeaketan etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna txertatuz"
Misioa "Erreferentziazko polizia-zerbitzua gara Nafarroan, herritarren arazoak eta beharrak konpontzeko konpromisoa duena, komunitatearen parte-hartzearen bidez, beste interes-talde batzuekin lankidetzan arituz eta inteligentzia erabiliz mehatxuak saihesteko eta horiei aurrea hartzeko mekanismo gisa".
Balioak Gardentasuna, bikaintasuna, aurrerapena, kohesioa eta zerbitzu izateko bokazioa.
Azken finean, erakunde honek polizia-eredu jakin bat hartzen du, bere jarduera bideratuta Nafarroako Foru Komunitateari eragiten dioten egungo eta etorkizuneko segurtasun-arazoak eta -beharrak konpontzera; zerbitzu horren buru jarrita polizia-inteligentzia eta komunitateari begirako jarrera, konpromiso sendoa izanik polizia-lankidetza eta -koordinazioan, eta polizia-jardueran bikaintasuna lortu nahirik.