Foru Legearen Aurreproiektua - Atariko fasea

Aldez aurreko kontsulta publikoa

2021eko urtarrilaren 4an, Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen proiektua egiteko prozedura hasi zen, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urtarrilaren 4ko 1/2021 FORU AGINDUAren bidez.
Urtarrilaren 4tik martxoaren 1era aldez aurreko kontsulta egin da.

Eztabaida saioak

Zirriborroa egiteko, hainbat lantalde eratu dira, lau bloketan bana daitezkeenak:
Lantalde instituzionalak

  • - Barne-talde motorra, honako unitate hauetako langileek eta profesionalek osatua: Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza, Oinarrizko Laguntza eta Gizarte Inklusioa, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, Gizain fundazioa, Hezkuntza Departamentua eta Osasun Departamentua.
  • - Informazioko/ekarpenetako barne-taldea, Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinetako langileek osatua.
  • - Kanpo-taldea, honako hauek osatua: Nafarroako Adingabearen Kontseiluko, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko, Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko ordezkariak, eta Zuzenbide Zibileko aditu bat, Foru Berriaren azken erreforman parte hartu duena.
  • - Kanpo-taldea, Idazkaritza Nagusiko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek osatua.
  • - Kanpo-taldea, Nafarroako Adingabearen Kontseiluak osatua.

Familien taldeak

  • - Ikastetxeetako guraso-elkarteak
  • - Babes sistemaren arlo ezberdinetako adingabeen familiak
  • - Familien talde adierazgarriak

Adingabeen taldeak

  • - Ikastetxeak
  • - Babes sistemaren arlo ezberdinetako adingabeak
  • - Aisialdiko eta ekintza komunitarioko elkarteak

Eskubide Sozialetako Departamentuko babes sistemako langileen taldeak

Galdetegia, babes sistemako langileentzat, Eskubide Sozialetako Departamentukoak zein gizarte erakundeetakoak izan, aldez aurreko kontsultaren webgunearen bidez

2021/05/27, Osteguna