Foru Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa
Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Teknikoak hasierako zirriborro bat egin du 2021eko maiatzean. Zirriborro hori barneko zein kanpoko lantaldeei aurkeztu zaie, talde bakoitzean eztabaidatzeko.
Eztabaida saio horien ondoren eginen den dokumentua Gobernu Irekiaren webgunean argitaratuko da.
Infografia/txostena adingabeen taldeentzako proposamenei buruz
Adingabeek egindako ekarpenei erantzuteko eta ekarpen horiek nola jasotzen ari diren ulertzeko, legearen zirriborroaren bertsio egokitu bat egin da, infografia moduan, eta ikastetxeetan, aisialdiko eta ekintza komunitarioko elkarteetan eta babes sistemako gizarte erakundeetan banatuko da, egindako lana ikusarazteko.
Foru Legearen aurreproiektuaren tarteko zirriborroa
Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen tarteko testuan agertuko dira lantalde instituzionalen lehen ekarpenak.
Foru Legearen aurreproiektuaren azken zirriborroa idaztea
Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren azken zirriborroa argitaratuko da Gobernu Irekiaren web-orrian