Foru Legearen Aurreproiektua - Ospakizuna

FORU LEGEAREN AURREPROIEKTUAREN AURKEZPENA OSPATZEA

Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren prozesua ezagutzeko eta azken testua aurkezteko, ekitaldia eginen da, ospakizuna deitu duguna, ez Nafarroako Gobernuaren beste prozesu batzuetan egin ohi den aurkezpen jardunaldia, egindako ahaleginaren ondoren jai giroa sortzeko. Aurkezpen horrek hasiera emanen dio Nafarroako Parlamentuak dokumentua onetsi aurreko jendaurreko aldiari.
 
2021eko ekainaren 24ko saioaren helburua da egindako lana erakustea, emaitza ikusaraztea eta parte-hartzaile guztiei eskerrak ematea. Parte hartu duten adingabeek beren ezinbesteko ekarpenaren aintzatespena jasoko dute, eta administrazioaren eta haurren eta gazteen arteko komunikazio-kanal bat irekiko da, epemugarik gabea, ideiak, nahiak, arazoak, kezkak eta abar transmititzeko.
 
Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren aurkezpena ospatzeko programa.
 
Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta familia, adingabeen eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren aurkezpena ospatzeko ekitaldirako inskripzioa.

2021/05/27, Osteguna