Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoari ekarpenak egiten laguntzeko, planaren lau ardatzei dagozkien lau dokumentutan banatu da atariko plana. JENDAURREAN JARTZEKO FASEAN EKARPENAK EGITEKO GAKOAK dokumentuan, parte-hartze prozesuaren gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira.
I LERRO ESTRATEGIKOA: Genero-ikuspegia foru- eta toki-administrazioen gobernantza-ereduan txertatzea
II LERRO ESTRATEGIKOA: Genero-berdintasuna barne duen eredu sozioekonomiko baterantz aurrera egitea
III LERRO ESTRATEGIKOA: Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea
IV LERRO ESTRATEGIKOA: Gizarte zibilaren protagonismoa sustatzea
Ikusi Plan Estrategikoari egin zaizkion ekarpen guztiak.
Aldi berean, kontraste bat egingo da berdintasunaren arloan eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloan lan egiten den erakunde-guneekin.
Herritarren zein erakunde-guneen ekarpenen emaitzak aztertu, eta Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoan (2022-2027) txertatuko dira.