Emaitzak

Hiri-jarduketarako plan berezian parte hartzeko prozesuak berekin zekarren, bai aurrez aurreko lantegi bat, zeina aurreko irailaren 28an egin baitzen, Nafarroako Justizia Jauregiko prentsa aretoan, bai ekarpenak jasotzeko espazio bat irekitzea. Ondorioak eta emaitzak Parte-hartzearen gaineko txostenean erantsi dira.

Halaber, kontsultako fasea bukatu, eta jasotako ekarpenak aztertu ondoren, ekarpen horiek jaso dira “Partaidetza-prozesuaren ondorio baloratuak” izeneko dokumentu batean.  Dokumentu horretan aztertu eta balioesten dira jasotako proposamenak, eta onesteko prestatu den hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentuan eman zaien tratamendua.