Prozesua

1. fasea. Informazioa eta prozesuaren aurkezpena

Irailean, proiektua zabaltzeko eta jakinarazteko lehen fase bat jarri zen abian. Prentsa ohar baten bidez eta Gobernu Irekiaren orrian webgune hau sortuz. Fase honen helburua da prozesua aurkeztea pertsona eta erakunde parte-hartzaileei eta, oro har, herritarrei, bai eta espero diren helburuak, erabiliko diren baliabideak, denborak eta abar jakinaraztea ere.

2. fasea. Kontsulta

Kontsulta prozesua abiarazten da, eta lortu nahi diren oinarrizko helburuak azaldu dira. Kontsulta fasea amaitzeko, dokumentu bat prestatu beharko da, parte hartzen duten pertsonen eta kolektiboen kezkak, ekarpenak eta iradokizunak jasoko dituena; ekarpen eta iradokizun horiek lantalde teknikoak proposatutako diseinua hobetzeko balioko dute, kolektiboen eta herritarren beharrak eta interesak kontuan hartuta.
Bereziki, memoria historikoari, espazio librearen definizioari eta ingurune hurbileko mugikortasunaren hobekuntzari buruzko gaiak islatzeari dagokionez.
Prozesu horrek, funtsean, parte hartzeko bi une izanen ditu:
     - Bertaratutakoen ekarpenak eta iradokizunak jasoko dituen aurrez aurreko tailer bat egitea irailaren 28an.
     - Aldi berean, jarduketa eremurako planteatutako proposamenei online ekarpenak egiteko aukera zabaltzen da.
3. fasea. Itzulera 

Kontsulta fasea amaitu eta jasotako ekarpenak aztertu ondoren, parte-hartzaileei posta elektronikoz itzuliko zaie, eta prozesuaren ondoriozko txosten bat argitaratuko da webgune honetan; bertan, jasotako proposamenak adieraziko dira, onartutakoak eta onartu gabeak bereizita eta zergatia azalduta.