Diagnostikoa

Landa-lana egin da ikerketa kualitatiboko lau teknikaren bidez, batzuetan aurrez aurre eta beste batzuetan urrutitik. 187 pertsonak parte hartu dute guztira, bi fasetan (2021eko uztailean eta irailean). Hauxe da teknika bakoitzean landutakoa, xeheki:

 
● 42 elkarrizketa erdiegituratu funtsezko informatzaileekin. Profilak: administrazio publikoak, segurtasun indar eta kidegoak, sektore pribatua, sektore soziala, arrazakeriaren aurkako aktibismoa. Helburuak: babesgabetasun-arazoak eta -egoerak identifikatzea; arreta-zerbitzuen kudeaketan egin beharreko hobekuntzak identifikatzea; jarduera-protokoloak hobetzea; eragileen koordinazioa hobetzea.

●  9 eztabaida-talde, 4 minitalde eta 9 talde-elkarrizketa gizarte zibilarekin. 105 pertsonak parte hartu dute guztira. Profilak: edozein arrazakeria- eta xenofobia-adierazpen jasaten duten kolektiboak (etorkinak, ijito-etniakoak); biztanle autoktonoak. Helburuak: narratiba eta imajinario kolektibo arrazistak eta diskriminatzaileak identifikatzea; jarrera arrazista/xenofoboen ondorioz pertsona arrazalizatuek eguneroko bizitzan dituzten arazoak identifikatzea.
 
●  58 mapa emozional pertsona arrazalizatuekin, Relief Maps teknikaren bidez. Datuak mapatu, bildu, aztertu eta ikusarazteko teknika bat da, espazio publiko eta pribatuen erabileran desberdinkeriaren pertzepzioa analizatzeko, ikuspegi intersekzional eta emozional batetik. Helburua: espazio geografiko eta sozialei lotutako desberdinkeriaren pertzepzioak identifikatzea eta ikusaraztea.

●  30 DELPHI galdetegi Administrazioko langileekin. Helburuak: administrazio publikoak hobetzeko behar eta lehentasunak aztertzean adostasunak bilatzea eta gutxieneko akordio baterako proposamena egitea.


*Kopuru horretan ez dira sartu teknika batean baino gehiagotan parte hartu zutenak, baturan bikoiztasunak saihesteko.
  

 
● Diagnostikoa.