Parte hartzeko prozesua

Partaidetza anitza eta askotarikoa sustatzea zeharkako helburua da Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako Plana 2021-2026 prestatzeko. Horretarako, metodologia bat diseinatu da, ukitutako eta inplikatutako eragile anitzen partaidetza errazteko, eta, aldi berean, lehentasuna eman zaio ezagutza lekutik bertatik Administraziora (behetik gora) transferitzeari.

Diagnostiko parte-hartzailea bereziki aberasgarria da, ikuspegien aniztasunean eta pluraltasunean oinarritzen baita. Azterketaren ardatz bakoitzera hurbiltzen bagara, gerta liteke talde jakin batzuk biktimizatzea, beste batzuk estigmatizatzea, eta elkarren artean konektatutako indarkerien eta bereizkerien mapak nola funtzionatzen duen ez ulertzea. Hori dela eta, proposatutako prozesu parte-hartzailean ez daude soilik arrazalizatutako pertsonak, gizarte zibil osoa baizik, diskriminaziorik gabeko bizikidetza lortu ahal izateko.

Lagina osatzean, jatorri-aniztasuna bilatu da, generoen agerpen parekidea egonda eta, ahal den neurrian, adin eta bagaje desberdinak ere bai. Era berean, hainbat rol daudela bermatu da; hauexek dira, laburki:


● Nafarroan dauden Administrazioen maila desberdinetako funtsezko informatzaile eta parte-hartzaileak.

● Nafarroako errealitatearen ikuspegi globala edo espezifikoa duten gizarte-erakundeetako eta, oro har, gizarte zibileko funtsezko informatzaile eta parte-hartzaileak.

● Nafarroan arrazalizazio, arrazakeria eta xenofobiako esperientziak bizi izan dituzten eta bizi dituzten funtsezko informatzaile eta parte-hartzaileak.