Prestaketa

Plana prestatzen hasteko, lan-plataforma birtual bat aktibatuko da lantaldeak koordinatzeko. Lan-saioetan konponbide, neurri eta ekintzen diseinu parte-hartzailea lortu nahi da, diagnostikatutako behar eta eskaeretatik abiatuta. Planaren diseinu parte-hartzaile horretan bi gai jorratuko dira nagusiki:


● Planaren esku-hartze arloen definizioa eta edukia. Esku-hartze arlo bakoitzerako programa batzuk finkatuko dira, eta, programa bakoitzean, honako hauek: neurriak eta ekintzak, lehentasunak, arduradunak eta betetze-adierazleak. Metodologia: berrikuntza sozialaren ikuspegi parte-hartzailea.

● Narratibak aldatzeko estrategia bat diseinatzea, edukiak sortzeko eta zabaltzeko tresna kolektiboetan oinarrituta, eta arrazakeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea. Metodologia parte-hartzailea, eremu publikoan sortutako eduki grafikoa berrikusteko eta superdibertsitatean oinarritutako proposamen bisual inklusibo bat egiteko.

Emaitza gisa, laneko mahai parte-hartzailetik ideien mapaketa hau sortu da, non funtsezko gaiak edo kontuan hartu beharreko gai garrantzitsuenak jasotzen diren.