Memoria Historikoaren Arloko Koordinazio Batzorde Tekniko berria eratu da

Nafarroa Suspertu Planaren ildo estrategikoak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak arlo horretan egindako proposamenak ezagutu ditu
Bileraren irudia

Memoria Historikoaren Arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak legegintzaldiko lehen bilera egin du gaur goizean, eta bertan eratu da. Gainera,  2020-23 Nafarroa Suspertu Planaren ildo estrategikoak aurkeztu dira, bai eta Nafarroako Memoriaren Institutuak azken hilabeteetan egindako jarduera nagusiak ere.

Batzorde berriaren buru Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo izango da, eta kideak honako hauek izango dira: Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusia, Martín Zabalza; Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria, José Miguel Gastón; Jabi Arakama eta Pedro Rascón (Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa); Josetxo Arbizu, AFFNA-36-koa eta Gotzon Garmendia, Amapola del Caminokoa (elkarte memorialista nagusien ordezkari gisa); Eloísa Ramírez (NUPeko ordezkari gisa), Francisco Javier Caspistegui (Nafarroako Unibertsitateko ordezkari gisa), David Alvarez, Jesús Sesma eta Jesús Lacalle.

Gainerako albistea erakutsi.

2020/06/03, Asteazkena