Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren parte-hartze publikorako prozesua hasi da eta ekainaren 30era arte zabalik egonen da

Klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio testu berriak

Gaur, asteazkena, hilak 10, hasi eta datorren ekainaren 30era arte zabalik dago Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuan parte-hartze publikorako prozesua. Testu berri honek, Foru Exekutiboak joan den irailean onartu zuen klima-larrialdiko adierazpen instituzionalaren ondoriozko klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio, eta bat egiten du Europako esparruan adostutako energia-trantsizioko eta berotze globalaren aurkako borrokako konpromisoekin.

Testu berriaren edukia gaur goizean aurkeztu die Garapen Ekonomikoko kontseilaria den Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Itziar Gómezek Nafarroako Gobernuko gainerako kideei gaur egin duten bileran.

Gainerako albistea erakutsi.

2020/06/10, Asteazkena