Nafarroako Gobernuak Arrazakeriaren aurkako Legea sortzeko izapideak hasi ditu
Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Planeko neurriak osatzeko foru-esparru egokia izango da
Foru Komunitateak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako lege bat izateko izapideak hasi ditu Nafarroako Gobernuak. Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak foru agindua sinatu du, Nafarroari foru arau-esparru egokia eman nahi dion lege proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko, babes errealeko sistema bat eskaintzeko eta Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko 2021-2026 Planean hartutako neurriak osatzeko. Gehiago irakurri