Euskara ikastea doakoa izatea
Parte-hartze prozesua:
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Eremu:
BESTELAKO EREMUAK
Testua:
Gizartearen kohesioa bermatu nahi dugun honetan, ezinbestekoa da euskaldunen hizkuntza eskubideak aintzat hartzea. Horretarako euskararen ezagutza suspertu egin behar da. Hartara, euskara ikasten dutenei bidea erraztu egin behar zaie, eta noski, traba garrantzitsuenetakoa da nork bere poltsikotik ordaindu behar izaea bertako hizkuntza ikasteagatik. Atxikitako dokumentuan xeheago azalduta dago proposamena, baina funtsean, euskara ikastea doakoa izatea litzateke kontua, eta horri lotutako beste zenbait puntu, hala nola, helduen euskalduntzean ari diren herri ekimeneko euskaltegiekin hitzarmena lotzea.