Euskara ikastea doakoa izatea

Parte-hartze prozesua: 
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Arloa: 
BESTELAKO EREMUAK
Testua: 

3.500.000€ pasatxo jarri beharko lituzke gobernuak AEKren eta IKAren euskaltegietan ari diren herritar guztiek dohainik ikasi ahal izateko. Justiziazkoa da edozein lurraldetako herritarrek bertako jatorrizko hizkuntza dohainik ikasi ahal izatea, lehenagoko gobernuek eginiko hizkuntza politikek ukatu dieten ondarea berreskuratzeko ordaindu behar ez izatea. Nahikoa ahalegin egin behar izaten dute bestela ere ondasun hori bereganatzeko, euskara ikasteko, alegia.

Nekez uka liteke, bestalde, herritar erdaldunek euskara ikasteak mesede nabarmena egiten diola Nafarroako gizartearen kohesioari eta herritarren arteko elkarbizitzari. Gainera, badirudi gobernuak ere une honetan gizarte batuago eta sendoagoa erdiestea jomuga duela, Nafarroa suspertu planaren aurkezpen txostenean hainbat ataletan irakur daitekeena sinistera behinik behin.