EUSKARAREN NORMALIZAZIOA
Parte-hartze prozesua:
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Eremu:
BESTELAKO EREMUAK
Testua:
Zalantzarik gabe, hizkuntzaren gaiaren zehar-lerrotasuna aldarrikatzen ari bagara ere, ez genuke nahi ulertzerik eremu horretako estrategia berezitua saihesten dugunik.
Euskararen ezagutza unibertsalerako neurriak, espazioak euskalduntzeko neurriak, euskarazko tresnak ahalbidetzeko neurriak eta herritarren aktibazioa bizkortzeko neurriak ere zehaztu beharko dira 2020-2023 urteetako estrategiari begira.
Hartara, atal hori sortzeko eskatzen dugu, euskalgintzako eragileekin eta bestelakoekin lehentasunak zehaztu eta neurriak proposatzeko.