Euskararen normalizazioruntz
Parte-hartze prozesua:
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Eremu:
BESTELAKO EREMUAK
Testua:
Nafarroako Gobernuak Nafarroako AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzua lankidetza hitzarmen baten bidez finantzatzea
Neurri hau herritarrak dohainikako zerbitzua jaso ahal izateko ezinbestekoa da. 3.500.000€ horien bitartez AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzuaren kostua gobernuak osorik bere gain hartzeko biderik egokiena litzateke. Izan ere, bada garaia dirulaguntza sistema behingoz gainditzeko, alegia, finantzazio sistema iraunkor eta egoki bat gauzatzeko, aldian aldiko gorabehera politikoen mendean egonen ez dena eta euskaltegietako irakasleen lan kondizioak behingoz duinduko dituena, Nafarroako jarduera ekonomikoaren aurrerabidea dela-eta gobernuak kezka nabarmena duen honetan.
Komeni da gogoratzea edozein herrialdetako gobernuaren eginkizuna dela bertako jatorrizko hizkuntzaren etorkizuna bermatzea, horretarako hizkuntza politika egokia eginez, eta helduek hizkuntza hori ikastea ezinbestekoa dela, jatorrizko hizkuntza gal ez dadin. Nafarroan, bertako gobernuak ez dio behar bezala heldu egiteko horri, eta herri ekimeneko euskaltegiak izan dira, hau da, AEK-ren eta IKAren euskaltegiak, berez Nafarroako Gobernuak eman beharreko zerbitzu publikoa eman dutenak Nafarroa osoan, 1972-1973 ikasturtean hasita, oztopo guztien gaineti