Suspertze ekonomikoan euskararen ikuspegia txertatu

Parte-hartze prozesua: 
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Arloa: 
SUSPERTZE EKONOMIKOA
Testua: 

• Enpresa txiki eta ertainei, autonomoei, ekonomia sozialari, hurbileko merkataritzari eta abarri laguntzak ematea: Besteak beste, haien jarduna euskaraz garatzen laguntzeko, euskarak gertutasunean eta zerbitzuaren kalitatean duen eragina aintzat hartuz.
• Konpromiso publikoa hartzea industria estrategikoekin: Batetik, euskararen sektorea sektore ekonomiko gisa tratatuz eta ondoriozko sustapen politikak diseinatuz (Nafarroako Gobernuaren I. Euskararen Plan estrategikoan jasotakoaren ildotik). Bestetik, gainerako sektoreak suspertzean jarduera euskaraz ere gara dezaten sustapen politikak ezarriz. Esate baterako, euskara planak egitea bultzatuz, langileek euskara ikasteko diru-laguntzak eta ikastaroak (euskaltegiekin elkarlanean) eskainiz, euskaraz formatzeko liberazioak hartzeko aukera emanez enpresek, eta liberazio hori administrazioak ordainduz…