Zerbitzu publikoetan euskararen ikuspegia txertatzea

Parte-hartze prozesua:
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Eremu:
ZERBITZU PUBLIKOAK
Testua:
• Sektore publikoa, berreraiki eta suspertzeko palanka: trakzio lan hori egitean euskararen sustapena aintzat hartzea. Batetik, euskararen sektorea sektore ekonomiko gisa tratatuz eta ondoriozko sustapen politikak diseinatuz (Nafarroako Gobernuaren I. Euskararen Plan estrategikoan jasotakoaren ildotik). Bestetik, gainerako sektoreak suspertzean jarduera euskaraz ere gara dezaten sustapen politikak ezarriz. Esate baterako, euskara planak egitea bultzatuz, langileek euskara ikasteko diru-laguntzak eta ikastaroak (euskaltegiekin elkarlanean) eskainiz, euskaraz formatzeko liberazioak hartzeko aukera emanez enpresek, eta liberazio hori administrazioak ordainduz… • Gobernuak dituen hogeita hamar planetik gora koordinatzea eta berregokitzea: horietan euskara integratzeko ariketa egitea, hizkuntzaren zeharlerrotasuna aintzat hartuz. • Administrazio Publikoa hobetzeko diagnostikoa eta proposamenak: administrazioa hobetzeko zutabeetako bat herritarrekiko harreman gertu eta egokia edukitzea da. Horretan, komunikazioa giltzarrizkoa da. Hizkuntza argia, irisgarria, genero ikuspegia txertatua izatea eta euskaraz ere ematea ezinbesteko oinarria dira gizarte berdinzale eta inklusiboa eraikitzeko, eta halaber kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.