Trantsiziorako batzordea
Hiru dira normaltasun berrirako trantsizio-prozesu honetako organo gidariak.
Gune honetan Nafarroako Trantsiziorako Batzordeari buruzko informazioa aurkituko duzu. Funtsezko elementua eta zentrala da, bai fase bakoitzean planteatutako neurriak eta denborak aztertzeko, bai erreferentzia-guneetatik ekarpenak helarazteko, bai osaerari, bai jarduera eta erabaki garrantzitsuenei dagokienez.
- - >Organo zientifiko-aditua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI) muin izanen duena, jarduera hirukoitzarekin: zaintza epidemiologikoa, transmisioaren prebentzioa eta lan osasuna
- - >Nafarroako trantsiziorako batzordea, etapa berri honetan ekarpenak egin ditzaketen gizarteko hainbat arlotako ordezkariek osatua.
- - >Nafarroako Parlamentua osatzen duten parlamentuko taldeak, non hartuko diren dagozkien erabakiak.
- Natalia Herce: Nafarroako, Aragoiko eta Madrilgo Medicus Mundiko barne-koordinazioko arduraduna;
- Alfredo Arbeloa: Politika Zientzietan lizentziaduna, Grupo AN taldeko zuzendari nagusia da;
- Daniel Innerarity: Filosofia Politikoko katedraduna. IKERBASQUE ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria.
- Esteban Morrás: adimen artifizialean oinarritutako produktuak eta soluzioak sortzen dituen Das-Nano enpresako zuzendari komertziala. Acciona Energiako zuzendari nagusia izan zen.
- Félix Taberna: Maria Chivite Nafarroako lehendakariaren aholkularia, Politika Zientzietan lizentziaduna eta Estrategia Prospektiboan aditua.
- Juan Carlos Castillo: Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) lehendakaria eta Azkoiengo alkatea.
- Begoña Pérez Eransus: Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Hedakuntza, Kultura eta Zabalkundeko errektoreordea. Soziologian doktorea, Gizarte Politikako irakasle titularra da Soziologia eta Gizarte Langintza Departamentuan.
- Rakel Mateo: Goizargiko psikopedagogoa eta zuzendaria. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta laguntza terapeutikoan eta dolu-prozesuaren eta hura gainditzeko tratamenduen zabalkundean garatzen du bere gizarte-ekintza.
- Juan José Pons: Geografiako eta Lurralde Antolaketako irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Historia, Artearen Historia eta Geografia Departamentuan.
- Ramón Salaverría: Kazetaritzan lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza Proiektuen Departamentuko titularra da.
- Humberto Bustince: Estatistika, Informatika eta Matematikako katedraduna, Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzailea da.
- Nicolás Martínez: Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuko burua, European Geriatric Medicine Society (EUGMS) erakundeko Espainiako ordezkaria da.
- Elena Calvo: Burgiko alkatea. 'Burgi Atsegina 'proiektuaren ondorioak aurkeztu ditu berriki, Nafarroako zahartze aktiborako 2017-2022 Estrategiaren barruan.
- Javier Lacunza Larraiza: NUPeko Telekomunikazio Ingeniaria, Nafarroako Azpiegitura, Kultura, Kirol eta Aisialdiko zuzendari-kudeatzailea da.
- Carlos Rey Bacaicoa: ekonomia Alternatibo eta Elkartasunezkoaren Sareko kidea. Autodidakta, gizarte-praxi komunitarioan eta ingurumenarekin arduratsuak diren enpresa bideragarrien sorreran trebatua.
18/2020 Foru Agindua maiatzaren 7koa, Osasuneko Kontseilariak emana, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea (COVID19) sortzen duena.
Atal honetan argitaratuko dira COVID19 Trantsiziorako Batzordeak hartutako bilerak, akordioak eta xedapenak.
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 0 fasea -> 1. fasea igarobidea, 2020ko maiatzaren 6an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 1. fasea, 2020ko maiatzaren 15an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 1. fasea -> 2. fasea igarobidea, 2020ko maiatzaren 22an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 2. fasea, 2020ko maiatzaren 28an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 2. fasea -> 3. fasea igarobidea, 2020ko ekainaren 4an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 3. faseari buruzkoa, eta 2020ko ekainaren 11n egindako bilera, normaltasun berrira igarotzea.
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordeak 2020ko ekainaren 25ean egindako normaltasun berriaren ebaluazio-bilera.
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 1. fasea, 2020ko maiatzaren 15an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 1. fasea -> 2. fasea igarobidea, 2020ko maiatzaren 22an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 2. fasea, 2020ko maiatzaren 28an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 2. fasea -> 3. fasea igarobidea, 2020ko ekainaren 4an egina
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordearen 3. faseari buruzkoa, eta 2020ko ekainaren 11n egindako bilera, normaltasun berrira igarotzea.
Bilera: Ebaluazioa COVID19 Trantsizio Batzordeak 2020ko ekainaren 25ean egindako normaltasun berriaren ebaluazio-bilera.
Atal honetan, Nafarroako deseskalatzeko trantsizio-planean parte hartzeko herritarrek egindako eta batzordeak onartutako proposamenak argitaratuko dira.
- - Maiatzaren 15eko bilera: herritarren proposamenak, 1. fasearen ebaluazioan gehituak
- - Maiatzaren 22ko bilera: herritarren proposamenak, 1. fasetik 2. fasera igarotzearen ebaluazioan gehituak
- - Maiatzaren 28eko bilera: herritarren proposamenak, 2. fasearen ebaluazioan gehituak
- - Ekainaren 4ko bilera: herritarren proposamenak, 2. fasetik 3. fasera igarotzearen ebaluazioan gehituak
- - Ekainaren 11ko bilera: herritarren proposamenak, 3. fasearen ebaluazioan gehituak