Tailerra: “Nola muntatu herritarren laborategi bat"




Herritarren laborategiak esperimentaziorako guneak dira, diziplina desberdinetako jendea biltzeko eta elkarrekin proiektuak sortzeko. Edozeinek har dezake parte –herritarrek, administrazioko teknikariek, profesionalek nahiz kaltetuen komunitateek– eta helburu dute elkarlanean sortzea leku bateko bizitza hobetzeko asmoa duten proiektuak.

Jarduera:
Modalitatea:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria:

Lagun gaua antzerki-lana

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak antolatzen du obra, eta gazte-talde baten ohiturak aldatzen dituen proposamen bat planteatzen du. 

Ekintza klimatikorako gobernu irekia: parte hartzea eraldatzeko

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Klima Aldaketaren aurkako Ekintzak Koordinatzeko Atalak aurkeztuko ditu, beste batzuekin batera, klimari buruzko erabakiak hartzerakoan sarbide-berdintasuna bermatzeko esperientziak, kasuak eta erronkak, gobernu irekiko tresnetan oinarritutako gobernantza klimatiko onerako jardunbide egokiak ezagutzeko eta eraikitzeko, hala nola deliberazio-batzarrak eta parte hartzeko beste ekimen batzuk, ingurumen-informaziorako eta -gardentasunerako sarbidea, klimari buruzko erabakien berdintasuna, etab.

Posterren aurkezpena: bigarren saioa

Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak Europa Biltzar Jauregiko Estibaliz aretoan honako hauek aurkeztuko ditu bigarren saio batean urriaren 8an, asteazkena, 10:30etik 11:00etara:

Tokiko gobernua demokrazia eraldatzeko

Asteazkenean, 2025eko urriaren 8an, 09:00etatik 10:30era bitartean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari Félix Taberna Monzón jaunak parte hartuko du mahai-inguru honetan.