Posterren aurkezpena: lehen saioa
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak Europa Biltzar Jauregiko Estibaliz aretoan honako hauek aurkeztuko ditu urriaren 7an, asteartean, 11:00etatik 11:30era:
- Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra. Sakatu hemen.
- Gobernuserako bidaia. Gobernu Irekiaren planeta. Sakatu hemen.
- Read more about Posterren aurkezpena: lehen saioa
- Log in to post comments
Gobernu Irekirako Tokiko Aliantza: konektatu, ikasi eta lider izan
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Irekirako Tokiko Aliantzak antolatutako saio horretan. Bertan lidergo ausarta eta tokiko gobernu irekiaren adibide zehatzak nabarmenduko dira, eta parekoen truke dinamikorako eta lankidetzarako espazioa eskainiko du. Elkarrizketak, lantegiak eta «unconference» bat gaiak sortu ahala definitzeko.
Saioa 2025eko urriaren 6an (astelehena) eginen da, 15:00etatik 19:00etara, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan (Donostia kalea 120, Gasteiz).
Nafarroak OGPn parte hartzea: Gobernu Irekiaren Foroa
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak parte hartzen du Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako Gobernu Irekiaren Foroan.
Foroa administrazio publikoen (estatukoa, autonomikoak eta tokikoak) eta gizarte zibilaren ordezkarien arteko partaidetzarako eta etengabeko elkarrizketarako gunea da, eta helburu du lankidetza, gardentasuna, parte-hartzea eta kontu-ematea sustatzea. Bertan administrazio publikoek eta gizarte zibilak hartzen dute parte, ordezkari-kopuru berarekin.
Gobernu Irekia OGP - Berriak
Nafarroako Gobernua Open Government Partnership (OGP) erakundeko beste kide bat da, Gobernu Irekirako Aliantzako kide bat. Nazioarteko erakunde horrek erreforma handiak bultzatzen ditu egitura instituzionalen barruan eta kanpoan.
Ez dago lotutako berririk
Nafarroaren presentzia OGPren goi-bileran
Nafarroaren presentzia OGPren goi-bileran: OGP 2025 goi-bilera globala. Nafarroak urriaren 6tik 10era Gasteizen egingo den 2025eko Glogula Irekirako Aliantzaren (OGP) goi-bilera orokorrean parte hartuko du, mundu osoko gobernuetako, gizarte zibileko eta politika publikoen ardura duten erakundeetako 2000 ordezkari baino gehiago bilduta.
Nafarroak goi-bilera honetan parte hartzeko agenda honako hau da:
- Read more about Nafarroaren presentzia OGPren goi-bileran
- Log in to post comments
IV. ENDA: Erronka da datu publikoak irekitzeari lehentasuna ematea
Joan den maiatzaren 16an, Lanzaroten, Datu Irekien IV. Topaketa Nazionala (IV. ENDA) egin zen. Aurtengo edizioaren erronka da datu publikoak irekitzeari lehentasuna ematea. Nafarroak, batzorde zientifikoko kide gisa, erronka horren garapenean parte hartu zuen beste administrazio batzuetako profesional batzuekin batera, administrazio publikoei tresna bat eskaintzeko argitaratu beharreko datu multzoak zehaztu eta lehenetsi ditzaten.
Datu Irekien IV. Topaketa Nazionalari buruzko guztia
Joan den maiatzaren 16an, Lanzarote kultura irekiaren eta datu irekien epizentroa bihurtu zen Espainian, Datu Irekien IV. Topaketa Nazionala (ENDA) eginez. "Datuak ezagutza irekiaren kulturan" lelopean, edizio honetan ehun aditu, profesional eta zale baino gehiago bildu ziren, informazioa libreki eskuratuz gure gizartearen garapena eta aurrerapena nola bultzatu hausnartzeko.
Informazio gehiago
Nafarroa Datu Irekien V. Topaketa Nazionalaren egoitza izango da 2026an, Open Dataren kulturarekin duen lidergoa aitortzeko
Nafarroak Datu Irekien Topaketa Nazionalaren bosgarren edizioa hartuko du 2026an. Izendapen horrek Nafarroako Gobernuak Datu Irekiaren kulturarekin duen konpromisoa aitortzen du, bai eta azken urteotan gardentasunean, informazioaren berrerabilpenean eta parte-hartzean oinarritutako politika publikoak sendotzeko egindako lana ere.
Informazio gehiago
Nafarroako Gobernu Irekia - 2025eko abuztuko buletina
Hemen dituzu Nafarroako Gobernu Irekiari buruz 2025eko abuzturako argitaratutako albisteak
Nafarroako Gobernuak eta UNICEFek beste lankidetza-protokolo bat sinatu dute, haurrek eta nerabeek gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko
2025eko uztailaren 4an Nafarroako Gobernuak eta UNICEFek beste lankidetza-protokolo bat sinatu zuten, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko ahaleginean jarraitzearren, batez ere parte hartzeko eskubidea sustatzeko. Zehazki, honako hauek sinatu dute protokoloa: Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta UNICEFeko Nafarroako Batzordeak.

