Gardentasuna eta Gobernu Ona: egungo erronkak jardunaldia

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gardentasun Kontseiluak eta NUPeko I-Communitas Institutuak jardunaldi bat antolatu dute gardentasunaren eta gobernu irekiaren arloko egungo erronkei buruz. Irailaren 21ean eta 22an izango da, NUPeko El Sario eraikinean.

Topaketa honen hartzaileak toki entitateetako teknikariak eta politikariak, Nafarroako Gobernuko departamentuetako gardentasun arduradunak, ikasleak eta herritarrak dira.

Nafarroako Gobernuak eta CERMINek lankidetza-protokoloa sinatu dute gai publikoetan parte-hartze inklusiboa sustatzeko

Nafarroako Gobernuak eta CERMINek urteak daramatzate desgaitasuna duten pertsonak eremu publikoan sar daitezen sustatzen.

Lankidetza hori formalizatzeko protokolo bat sinatu dute, bi aldeen artean ahaleginak partekatzen jarraitzeko, jarduketa esparru amankomun bat ezarrita. Xedea da parte-hartze inklusiboa sustatzea gai publikoetan, hala nola erabakiak hartzean eta/edo politika publikoak diseinatzean, eta aipatu politika publikoa abian jartzean eta haren ebaluazioa egitean.

"Gardentasuna eta Gobernu Ona: egungo erronkak" jardunaldia

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua eta NUPeko Communitas Institutuak gardentasunaren eta gobernu irekiaren inguruko egungo erronkei buruzko jardunaldia antolatzen dute. Irailaren 21ean eta 22an izango da NUPeko El Sario eraikinean.

Bilera honen hartzaileak toki entitateetako langile tekniko eta politikoak dira, Nafarroako Gobernuko departamentuen gardentasunaz arduratzen direnak, ikasleak eta herritarrak.
Jarduera:
Modalitatea:
Eremua:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria:
Estekak:

Tailerra: “Nola muntatu herritarren laborategi bat"




Herritarren laborategiak esperimentaziorako guneak dira, diziplina desberdinetako jendea biltzeko eta elkarrekin proiektuak sortzeko. Edozeinek har dezake parte –herritarrek, administrazioko teknikariek, profesionalek nahiz kaltetuen komunitateek– eta helburu dute elkarlanean sortzea leku bateko bizitza hobetzeko asmoa duten proiektuak.
Jarduera:
Modalitatea:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria:

Boletín de Gobierno Abierto Navarra - Especial Marzo 2023

Con motivo de la celebración de la Semana de Administración Abierta, el Servicio de Gobierno Abierto y Atención a la Ciudadanía ha publicado un boletín especial, aquí puedes acceder a las noticias publicadas en este boletín especial en relación al Gobierno Abierto de Navarra para el mes de marzo de 2023.

Tuterako Herritarren Arretarako Bulego % 100 irisgarriaren aurkezpena. AENORen ziurtagiria jasotzea

Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako Tuteran duen Bulegoak prozesu zabal bat gauzatu du irisgarritasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta, hura buruturik, % 100 irisgarria den bulegoa da orain. Prozesuak honako hauek izan ditu helburu: aukera-berdintasuna, autonomia pertsonala sustatzea, inklusioa komunitatean eta jende ororen eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen bizitza burujabea.

Partaidetza-prozesua gardentasunari buruzko legerako

Ministerioaren Gobernantza Publikorako Zuzendaritza Nagusiak Gardentasunari buruzko Estatuko Lege Proiekturako partaidetza-prozesuan parte hartzeko aukeratu du Nafarroa, haur eta nerabeen partaidetzaren alorrean dauzkan jardunbide egokiengatik eta esperientziagatik. Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko batxilergoko 1. eta 2.

Prestakuntza-tailerra haur eta nerabeen partaidetzarako udal kontseiluetako teknikarientzako

Astelehenean, martxoaren 20an, Nafarroako udaletako Haur eta Nerabeen Tokiko Kontseiluetako teknikarientzako prestakuntza-tailerra bukatuko da. 4 saiotan, partaidetza-prozesuak dinamizatzeko  baliagarriak diren hainbat jarduera eta tresna ezagutu eta esperimentatu dituzte, gida honi jarraikiz: Haurren eta nerabeen parte-hartzea. Bideratzaileentzako eta hezitzaileentzako gidaliburua.

Gobernuserako bidaia. Gobernu Irekiaren planeta

"Gobernuserako bidaia. Gobernu Irekiaren planeta" 8tik 12 urte bitarteko haurrendako komikia da. Proposatutako tramari esker, gobernu ireki, garden eta parte-hartzaile baten inguruko kontzeptuak hurbildu nahi zaizkie haurrei, haien adinari egokitutako hizkuntzan.