Legeak

Administrazio Publikoen Open Data proiektuak zuzentzen dituen egungo legeria hau da:  


Europar Batasunaren esparruan

Open Data Estatuan

Espainian, Industria eta Merkataritza Ministerioa Aporta proiektua gauzatzen ari da aspaldi honetan, Espainia sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari dagokionez Europako abangoardian jartzeko asmoarekin, horretarako Datos.gob.es ekimena baliatuz, Sektore Publikoaren Informazio Publikoaren Katalogoa. proiektu hau Avanza2 planaren barruan sarturik dago, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera herritarrentzat gero eta onuragarria izateko lortu nahian.

APIa, geoerreferentziatutako datuak web aplikazioetan ikusteko

APIa, geoerreferentziatutako datuak web aplikazioetan ikusteko

Web aplikazio eta orrietan mapa bisore interaktiboak sartzeko aukera ematen duen JavaScript API bat da, eta hortaz, informazio geoerreferentziatuaren irudikapenerako aukera ematen du.
Nafarroako Gobernuko web aplikazioetan erabiltzeko garatutako produktu bat da, baina edozein erabiltzailek edo erakundek erabil dezake bere web orrietan.

Erabilera-baldintzak

Nafarroako Gobernuak webgune horretan argitaratutako datuetara sartzeak erabilera-baldintzak onartzen direla esan nahi du; horien helburua Nafarroako Gobernuak sektore publikoko informazioaren berrerabilpenarekin duen konpromisoa babestea eta sustatzea da eta, horrela, datu multzoen hartzaileek komunitatearen hazkundean laguntzea ahalbidetzen du, horien ustiapenetik eskuratutako etekinak ekartzea.

Open Data Nafarroan

Open Data Nafarroan

Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin.

Open Data eta Sektore Publikoko Informazioaren Berrerabilpena

OPEN DATA

Open Data edo datuen irekiera ekimena administrazio publikoetako zenbait datu eta informazio irisgarriak izatea eta mundu guztiarentzat eskuragarri egotea bilatzen duen filosofia eta praktika da, murrizketa teknikorik eta lege-murrizketarik gabe. Open Data ekimenaren helburua herritarrek nahiz enpresek informazioa berriro banatu eta berrerabili ahal izatea da, alderdi guztientzako onura lortzeko.