Eduardo Santos Itoiz

Migrazio Politiketako eta Justiziako Kontseilaria

Datu biografikoak

 

1975. urtean Iruñan jaiotakoa.

Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1996) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egindako Zuzenbide Publikoaren arloko ikerkuntzan prestakuntza du (2003). Gainera, Familia Bitartekaritza eta Orientazioan unibertsitate-aditu titulua du (2006) Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren eskutik (UNED) eta hezkuntza-arloko kulturarteko bitartekaritza titulua ere bai (2007).

Euskaraz eta ingelesez hitz egiten du eta frantsesezko oinarriko nozioak ditu.

1996an hasi zen lanean abokatu gisa. Saroi eta Arankoa bulegoaren fundatzailea izan zen, eta 2015era arte lan egin zuen bereziki Zigor eta Ingurumen Zuzenbidean espezializatuta. Iruñeko Abokatuen Elkargoko epaiketa azkarren, adingabeen, zigorketa eta berezien txanda bereziko kide izan zen. Horretaz gain, bitarteko abokatu moduan aritu zen Iruñako hauzitegien Bitartekaritza Penalaren zerbitzuan 2008 eta 2010 bitartean.

Alor akademikoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zigor Zuzenbideko Arloan (2007-2014) eta "Estanislao de Aranzadi" (2003-2016) Praktika Juridikoko Eskolan irakasle elkartua izan zen. Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Justizia Ministerioak (2008) Zuzenbide Prozesalarekin eta ETAko biktima eta ETAko kide ohien arteko bitartekaritza prozesuekin erlazionaturiko hainbat mahai-ingurutan parte hartu zuen.

Horretaz gain, Zigor Zuzenbide eta Giza eskubideen alorreko hainbat argitalpen garrantzitsurekin kolaboratu du.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, Podemos – Ahal Dugu alderdiko legebiltzarkide hautetsia izan zen 2015eko maiatzetik abendura. Halaber, Diputatuen Kongresuan Nafarroako diputatu izan zen azken bi legegintzaldietan (2016 eta 2016-2019). Justizia Batzordean bere talde parlamentarioko bozeramaile izan zen eta, besteak beste, Botere Judizialaren Lege Organikoaren eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren proposamenaren aldaketan parte hartu zuen.

Podemos-Ahal Dugu taldeak proposatuta, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari izendatu zuten 2019ko abuztuan.

 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo honen burua da:
 
 • Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua.
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 70.671,30 euro, gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea: 
Lehendakaritza