Administrazio Irekiaren Astea 2024
Administrazio Irekiaren Astea Gobernu Irekirako Aliantzak sustaturiko ekimen bat da (Open Gov Week), eta 2024ko ekainaren 10etik 16ra ospatuko da mundu osoan. Helburu nagusia da administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzea, Gobernu Irekiaren printzipioak oinarri harturik: gardentasuna, kontu-ematea, herritarren parte-hartzea, integritate publikoa eta lankidetza.
Esteka honetan kontsulta daiteke jardueren mapa.
Aste hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak zenbait ekitaldi antolatu ditu:
Ekainaren 10a
• Vianako Haur eta Nerabeen Partaidetza Organoko neska-mutilek Nafarroako Jauregia bisitatuko dute
• Desgaitasun intelektuala duten pertsonek herritarren arretarako Iruñeko bulegoa bisitatuko dute
Ekainaren 11
• Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren lehen bilera
• Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordearen bilkura
• Desgaitasun intelektuala duten pertsonek herritarren arretarako Tuterako bulegoa bisitatuko dute
Ekainaren 12a
• Adinekoen kolektiboetako pertsonek herritarren arretarako Iruñeko bulegoa bisitatuko dute
Ekainaren 13a
• “Hirigintzako Topaketak” jardunaldia
• Datu irekien topaketa
• Adinekoen kolektiboetako pertsonek herritarren arretarako Tuterako bulegoa bisitatuko dute
Ekainaren 14a
• Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaia (herritarrak eta Nafarroako Gobernua)