Eztabaida fasea - Toki erreformarako

Aldia: 2017ko urtarrila - apirila

2017ko urtarrilean Ildo Nagusien Agiria (1. bertsioa) udal hautetsiei aurkeztu zitzaien, Nafarroako lau tokitan egin ziren lau bileretan:  Irunberri, Lizarra, Burlata eta Tutera.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak plazaratutako zalantzak eta gaiak ebatzi ondoren, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak Ildo Nagusien Agiriaren bertsio bategina prestatu zuen, eta agiri hori berriz aztertu zuten toki entitateek NUFKek koordinatutako bilera batzuetan.

Aldi honetan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bilerak egin ditu sindikatuekin eta toki entitateetako teknikariekin, bertsio bategina azaltzeko eta haien eskari profesionalak ezagutzeko. Bilerak egin dira berdintasun teknikariekin, udal artxiboen, euskara eta kultura arlokoekin, Nafarroako Gizarte-langileen Elkargoko ordezkariekin eta Nafarroako Artxibozainen Elkartearekin.