Gobernu Irekiaren Plana jendaurrean jartzeko fasea

Fase horretan, prestatze fasearen ondorioz sortzen den behin betiko zirriborra jendaurrean jarriko da 30 eguneko gutxieneko aldian, dokumentua argitaratu ondoren iradokizunak eta ekarpenak egiteko xedez.

Informazio jardunaldi bat eginen da jendaurreko aldiari buruz, zirriborroa zabaltzeko eta azken fase horretan parte hartzera animatzeko, dokumentua onetsi baino lehen. Aurreikusia dago jendaurreko aldia ekainaren bigarren hamabostaldia izatea.

Informazio jardunaldian arloko adituek hartuko dute parte, eta Gobernu Irekiaren I. Planaren zirriborroan agertzen diren alderdiei buruz gogoeta egiten lagunduko dute.

Gainera, fase horretan haurrekin zein nerabeekin egiten da lan, etorkizuneko planaren berri emateko eta Gobernu Irekiaren inguruan dituzten iritziak entzun eta jasotzeko. Horretarako, eta mundu mailan maiatzaren 17tik 21era bitartean antolatzen den Administrazio Irekiaren Astearekin bat eginda, 4 saio eginen dira Zizur Nagusiko, Mendabiako, Cintruenigoko eta Castejongo haur eta nerabeek parte hartzeko organoekin.

 
 
2021/05/17

Gobernu irekia: jendaurreko erakustaldiari buruzko informazio-jardunaldia. Ezagutu, ulertu, parte hartu

2021/05/18

Mendabiako haur eta nerabeen partaidetzarako organoa
Cintruenigoko haur eta nerabeen partaidetzarako organoa

2021/05/19

Zizur Nagusiko haur eta nerabeen partaidetzarako organoa

2021/05/21

Castejongo haur eta nerabeen partaidetzarako organoa