Gobernu Irekiaren Plana - Diagnostikoa
Gobernu Irekiaren Planak islatzen du Nafarroako Gobernuak herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa, eta lortu behar du inplikatutako pertsona guztiek parte hartzea; alegia, ez bakarrik herritarrek, gizarte zibil antolatuak eta ez-antolatuak, toki-erakundeek eta gaian adituak direnek, baita barnean, Foru Administrazio osoan dihardutenek ere, planean jasoko diren neurriak aplikatzera bideratutako enplegatu publikoek hain zuzen.
Beraz, 2021-2023 Gobernu Irekiaren I. Plana egitean, tartean dauden eragileen parte-hartze aktiboa izan da, eta, horretarako, bideak eta tresnak jarri dira abian, Nafarroako edozein herritarrek edo eragilek aukera izan dezan bere iritzia emateko eta ekarpenak egiteko. Oro har, plana onetsi arte jarraitu beharreko prozesua lau une edo sekuentziatan banatzen da. DIAGNOSTIKOA-IDAZTEA-JENDAURREAN JARTZEA-ONESPENA.
Lehen une honetan, DIAGNOSTIKOA egiten ari gara: iritziak eta balorazioak bildu ditugu elkarrizketen eta galde-sorten bidez. Elkarrizketa eta galde-sorta horiek hartzaileentzat egokitu dira: herritarren erakundeak, administrazioko enplegatu publikoak, toki-erakundeak (udalak, kontzejuak eta mankomunitateak), herritarrak eta erakundeetako pertsonak edo beste eremu sozial batzuei lotutakoak.
Diagnostikoa osatze aldera, talde eta tailer espezifikoak egin dira, ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak jasotzeko; hau da, planaren edukia gidatuko duen diagnostikoa egin da. Azkenik, dokumentu batzuk aztertuko dira: besteak beste, Parte-hartzea Sustatzeko Plana 2016-2019, aurreko legegintzaldiko parte-hartzearen ebaluazioa, eta abiapuntu gisa balioko duten beste dokumentu batzuk.
Inkesten, elkarrizketen eta foku taldeen parte-hartzearen emaitza gisa, dokumentu bat prestatu da, deskarga daitekeena.
Gainera, edozein interesdunek dokumentu horri buruz iruzkinak eta ekarpenak egiteko asmoz, espazio hau ireki dugu. Biltzen diren ekarpenak prozesuaren hurrengo fasean hartuko dira kontuan, hau da, planaren beraren idazketan.