Euskararen II Plan Estrategikoa - Aurretiko fasea

2019-2023 legealdiko Nafarroako Gobernurako Programa Akordioan Euskararen II. Plan Estrategikoa prestatzea jaso zen. Hala bada, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen bere hizkuntza politikari esparru ordenatu, koherente eta ebaluagarri bat ezarriko duen plangintza estrategikoa emateko, Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) izan zenari jarraipena emanez.
Bestalde, 303/2019 Foru Dekretuak, azaroaren 6koak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, Euskarabidearen eskumen eta eginkizunei dagokienez, honako hau ezarri zuen: euskararen erabilera ofizialaren araudia garatzeko ikerketa eta aholkularitza eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatu, sustatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
Beraz, Euskarabideak ardura hori harturik, Euskararen II. Plan Estrategikoa (2020-2027) moldatzeko prozesua abiatu du.

Abiapuntua
Euskarabideak 2019. urtean, I. Plan Estrategikoaren ebaluazio exekutiboa egin zuen, Planaren burutzearen eta ixtearen ondorioak biltzeko. Txosten hori 2020. urtean publiko egin zen eta II. Plan Estrategikoa prestatzen hasteko prozesua abiatuko zela iragarri zen.
II. Plan Estrategikoa parte-hartzeko prozesu baten bidez moldatuko da, Euskararen I. Plan Estrategikoaren ebaluazioa oinarri harturik. Lehenik, diagnostikoa definituko da eta AMIA analisi bat eginen. Horren ondotik, arloz arloko eragileen ekarpenak jasoko dira.