Euskararen II Plan Estrategikoa - Parte-hartzeko prozesua

Euskararen II. Plan Estrategikoa Nafarroako gizartearen parte-hartze zabal baten ondorioa izanen da. Plan honek Nafarroak datozen urteotan izanen duen bide-orria marraztuko du.
I. Plan Estrategikoaren ebaluazioa eta diagnosia abiapuntu hartuz, lehenengo mahai teknikoak osatuko dira. Mahai tekniko hauek aurrez aurre egiteko asmoa zegoen arren, Covid-19ak sortu duen egoera dela eta, parte-hartzeko prozesua telematikoa izanen da, halabeharrez. Bilerak telematikoak izanen dira eta ekarpenak biltzeko posta elektronikoa erabiliko da.
Lehen bilera telematikoa egin ondoren, mahai teknikoetako parte-hartzaileek bi asteko epea izanen dute ekarpenak egiteko eta foroetan eztabaidatzeko. Ekarpen horiek bildutakoan, Euskararen II. Plan Estrategikoaren aurrezirriborroa osatu eta mahai teknikoen bigarren bileran aurkeztuko da.
Parte-hartzaileek aurrezirriborro horren gainean ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Ekarpenak eta iruzkinak egin ondoren, II. Plan Estrategikoaren zirriborroa osatuko da.
Hauek dira parte-hartzeko prozesuaren helburuak:
  • Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari loturiko plangintza hobetzea gizartearen arlo guztien ikuspegiak eta interes publikoa aintzat hartzen direla.
  • Nafarroako entitate publiko, pribatu eta sozialei parte-hartzeko aukera ematea ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.
  • Deliberazio publikorako espazio aktibo bat ahalbidetzea.
  • Planaren proposamena alde interesdunei eta herritarrei, oro har, aurkeztea eta kontsulta prozesua erraztea.
  • Laneko mahaiak egin ondoren, eta beharrik balego, adostasun gutxieneko edukien eta proposamen teknikoen gainean publikoki eztabaidatzeko gune bat zabaltzea.
  • Alde interesdunen eta herritarren proposamenak bildu eta aztertzea, hala behar denean, Euskararen II. Plan Estrategikoan sartu ahal izateko.