Euskararen II Plan Estrategikoa - Mahai teknikoak

Sei mahai tekniko eratuko dira, ondoko gai hauen arabera:
  1. Euskararen gizarte erabilera. Hizkuntzaren erabilera sustatzea gizarteko esparru guztietan (kultura, kirola, aisialdia, arlo sozioekonomikoa, IKTak eta sare sozialak...); haurren eta gazteen artean bereziki euskararen erabilera sustatzea; euskararen jakite maila altua eta erabilera orokortua duten udalerrien berariazkotasuna (arnasguneak), baita euskararen gizarte bizkortasun txikia dutenena ere; euskarazko komunikabideak eta hizkuntza horren erabilera hedabide nagusietan; euskararen erabilera irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeetan; euskarazko kulturaren kontsumoa; eta kultur ondare ukiezina euskaraz; besteak beste.
  2. Euskarazko hiztun berriak. Euskararen irakaskuntza eta euskarazko irakaskuntza hezkuntza sisteman, haur eskoletatik hasi eta unibertsitateko irakaskuntzara arte; helduen euskalduntzea; ahozko erabilera finkatzeko estrategiak, hizkuntzaren ikaskuntzaren indargarri gisa; euskararen familiako transmisioa eta haurren hizkuntza sozializazioa; eta migratzaileen harrera linguistikoko programak; besteak beste.
  3. Euskara zerbitzu publikoetan. Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea; 103/2017 Foru Dekretuaren garapena; departamentuetako hizkuntza planak; Foru administrazioaren gaikuntza hobetzea zerbitzuak euskaraz emateko; itzulpena eta laguntza teknikoa, zerbitzua euskaraz emateko eta toponimia ofiziala erabiltzeko; Nafarroako administrazio publikoetako langileak gaitzea euskarari dagokionez; eta Nafarroako toki entitateekin eta Estatuko administrazioarekin lankidetzan aritzea; besteak beste.
  4. Euskararen prestigioa eta erakargarritasuna. Euskarari dagokionez, instituzioek duten komunikazioa, diskurtsoa eta irudia. Hizkuntzaren gizarte erabileran positiboak diren erreferenteak eta jardunbide egokiak ikusaraztea. Euskal hiztunen kontzientziazioa eta ahalduntzea. Erdaldunak sentsibilizatzea eta euskarara hurbiltzea. Nafarroan euskarari buruzko adostasun soziala; besteak beste. Hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitzea; besteak beste.
  5. Euskara, ekonomia eragile. Euskarak hainbat esparrutan ekonomia eragile izateko duen ahalmena. Euskara, produktu eta zerbitzuen balio erantsia. Euskara IKTetan; besteak beste.
  6. Euskara hiriburuan. Nafarroan hiriburuak eta bere eskualdeak, Iruñerriak, duten pisu demografikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa aintzat hartzekoa da euskara indarberritzeko ahalegin eta plangintzetan. Nafar guztiok, edonon bizi garela ere, dugu Iruñekiko zerbitzu morrontza handia eta euskarak hiriburuan irabazten edo galtzen duenak ondorio biderkatua da Nafarroa osoan.