Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoaren partaidetza prozesua amaitu da
Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoaren partaidetza prozesua amaitu da. Urrian sei lurralde-saio egin ziren, Iruñean, Tafallan, Leitzan, Zangozan, Lizarran eta Tuteran. Ondoren, azaroan bost arloko bilera egin dira, honako gaien inguruan: euskalgintza eta euskarazko hedabideak, hezkuntza, zerbitzu publikoak, kultura eta sozioekonomia.
Prozesuan zehar antolatutako bilerez gain, Gobernu Irekiko atarian jaso dira hainbat ekarpen. Horiek guztiak jaso eta txostena prestatuko du Euskarabideak abendurako, onartutako eta baztertutako proposamenekin. Azkenik, Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoa onartuko du.