Sentsibilitate ezberdinak errespetatuko dituzten elkarrizketa sozial eta politikorako ereduak eraiki nahi ditu Nafarroako Elkarbizitzaren I. Plan Estrategikoak

50 kolektibo eta pertsona ingururen ekarpen nagusiak jaso dira planaren idazketa-faseari hasiera ematen dion dokumentu batean, eta elkarrizketa-mahaien eta topaketen bidez parte hartuko du



Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoak ariketa zabala egingo du, entzuteko, hitz egiteko eta parte hartzeko, gatazka- eta intolerantzia-egoerak desberdinen arteko errespetuzko balioengatik aldatzeko helburuarekin, "aniztasuna aberastasun gisa sustatuz eta gorroto-mailak eta horien adierazpen eta diskurtso baztertzaileak ahalik eta gehien murriztuz".

Horiek dira laburpen-dokumentutik ateratako zenbait ondorio nagusi. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dokumentu horrekin eman dio amaiera plana egiteko prozesuaren aurretiko faseari. Bertan, 50 bat pertsonak eta taldek beren ekarpenak egin dituzte Nafarroako Foru Komunitateak bizikidetza-arloan dituen erronken inguruko lehen ikuspegia eta hurbilketa lortzea helburu zuen prozesuan, “Bizikidetzaren Liburu Irekian” egindako ekarpenen bidez. Dokumentua Gobernu Irekiaren eta Gardentasunaren Atarian eskura daiteke edota bizikidetzarekin loturiko sektore edo arlo ezberdinetan lan egiten duten pertsona erreferenteei egindako elkarrizketa egituratuen bidez.


Gainerako albistea erakutsi.