Espacio para aquellas noticias y elementos de agenda que se creen desde el Servicio de Gobierno Abierto. 

ID D7
1539

Tailerra: “Nola muntatu herritarren laborategi bat"




Herritarren laborategiak esperimentaziorako guneak dira, diziplina desberdinetako jendea biltzeko eta elkarrekin proiektuak sortzeko. Edozeinek har dezake parte –herritarrek, administrazioko teknikariek, profesionalek nahiz kaltetuen komunitateek– eta helburu dute elkarlanean sortzea leku bateko bizitza hobetzeko asmoa duten proiektuak.
Jarduera:
Modalitatea:
Data:
Ordutegia:
Lekua:
Herria:

Boletín de Gobierno Abierto Navarra - Especial Marzo 2023

Con motivo de la celebración de la Semana de Administración Abierta, el Servicio de Gobierno Abierto y Atención a la Ciudadanía ha publicado un boletín especial, aquí puedes acceder a las noticias publicadas en este boletín especial en relación al Gobierno Abierto de Navarra para el mes de marzo de 2023.

Tuterako Herritarren Arretarako Bulego % 100 irisgarriaren aurkezpena. AENORen ziurtagiria jasotzea

Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako Tuteran duen Bulegoak prozesu zabal bat gauzatu du irisgarritasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta, hura buruturik, % 100 irisgarria den bulegoa da orain. Prozesuak honako hauek izan ditu helburu: aukera-berdintasuna, autonomia pertsonala sustatzea, inklusioa komunitatean eta jende ororen eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen bizitza burujabea.

Partaidetza-prozesua gardentasunari buruzko legerako

Ministerioaren Gobernantza Publikorako Zuzendaritza Nagusiak Gardentasunari buruzko Estatuko Lege Proiekturako partaidetza-prozesuan parte hartzeko aukeratu du Nafarroa, haur eta nerabeen partaidetzaren alorrean dauzkan jardunbide egokiengatik eta esperientziagatik. Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko batxilergoko 1. eta 2.

Prestakuntza-tailerra haur eta nerabeen partaidetzarako udal kontseiluetako teknikarientzako

Astelehenean, martxoaren 20an, Nafarroako udaletako Haur eta Nerabeen Tokiko Kontseiluetako teknikarientzako prestakuntza-tailerra bukatuko da. 4 saiotan, partaidetza-prozesuak dinamizatzeko  baliagarriak diren hainbat jarduera eta tresna ezagutu eta esperimentatu dituzte, gida honi jarraikiz: Haurren eta nerabeen parte-hartzea. Bideratzaileentzako eta hezitzaileentzako gidaliburua.

Administrazio Irekiaren Astea 2023



Jarduera:
Data:
Herria:

Datu Irekiak NUPen

Otsailean, NUPeko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak topaketa batzuk antolatu ditu, bai Datuen Zientziako ikasleentzat, bai Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitzeko ikasleentzat. Helburua da hainbat entitate laguntzailek beren proiektuak aurkeztea ikasleei, horiek beren praktikak edo gradu amaierako lanak egin ditzaten.

Nafarroako Gobernuak eta UNICEFek lankidetza-protokolo bat sinatu dute haurrek eta nerabeek gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko

Bai Nafarroako Gobernuak, bai UNICEFek, urteak daramatzate elkarrekin lan egiten, haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatu nahian. Lankidetza hori formalizatzeko, protokolo bat sinatu dute, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko ahaleginak partekatzen jarraitzeko, eta gizartea eta guztien ongizatea hobetzeko ekintzetan inbertitzeko. Zehazki, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta UNICEFeko Nafarroako Batzordeak sinatu dute protokoloa.