Datu-multzoen kalitatea ebaluatzea eta hobetzea

2024an, datu irekien atarian argitaratutako datuen eta metadatuen kalitatea ebaluatzeko lanak egin dira; zehazki, Nafarroako Gobernuari lotutako datu-multzoak begiratu dira, atari horretan sartutako erakundeetako bat den aldetik.

Auditoretza egiteko erabilitako eredua zehaztapen tekniko hauetan oinarritzen da: UNE 0077:2023, 0078:2023, 0079:2023 eta 0080:2023. UNE zehaztapen horiek garatzen ditu Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren Datuaren Bulegoak, eta lagunduko digute datuen inguruan jardunbide jasangarri eta eraginkorrak hartzen.

Datu eskaera

Berrerabilera

Informazioa berrerabiltzea da Datu Irekien ekimenaren helburu nagusia; hau da, sektore publikoko informazioa eskuragarri jartzea, modu gordinean eta formatu estandar irekietan, informazioa eskuratzea erraztuz eta partikularrei zein enpresei berrerabiltzea ahalbidetuz merkataritza helburuetarako edo ez.

Baliabideak

1.- ALDERDI TEKNIKOAK: XML, JSON ETA DATA FORMATUAK

Formatu horietan eskuragarri dauden datu-multzoak identifika daitezke datuen katalogoan deskribapenaren azpian agertzen diren formatu-etiketen bidez. Datuak deskargatu nahi izanez gero, datu-multzora joan behar da eta, ondoren, "Arakatu" botoian klik egin eta deskargatzeko formatua hautatu.

Nafarroako Gobernuaren datu irekien plataforma berrian, XML, JSON eta data formatuen egitura ez da lehenagoko atarian zutenaren berdina.
 
XML:

Formatuak

Egituratutako datuen formatuetan argitaratzen da informazioa, programazio-lengoaiek automatikoki erabiltzea errazteko. Hori horrela, argitaratutako informazioa ahalik eta gehien berrerabiltzeko xedea betetzeko ahalegina egiten da.

Hauek dira datuak argitaratzeko gehien erabilitako formatuak:
 
CSV (Comma-separated values) 

Datu Irekiak Nafarroan

Datu Irekiak  Nafarroan

Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin.

Datu Irekiak eta SPIB

Open Data edo datuen irekiera ekimena administrazio publikoetako zenbait datu eta informazio irisgarriak izatea eta mundu guztiarentzat eskuragarri egotea bilatzen duen filosofia eta praktika da, murrizketa teknikorik eta lege-murrizketarik gabe. Open Data ekimenaren helburua herritarrek nahiz enpresek informazioa berriro banatu eta berrerabili ahal izatea da, alderdi guztientzako onura lortzeko.

Datu irekiak introduzioa

Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin.

Datu Irekiak

Datu Irekiak (Open Data inglesez) mundu mailako ekimena da eta administrazio publikoetako datuak eta informazioa ikusgai jartzea eta irisgarri egitea du xede, herritarrek eta enpresek berriro banatzeko, berrerabiltzeko eta aprobetxatzeko eskuragarri egon daitezen.

Interesa dakizuke ere: