Elkarrizketak

Nafarroako errealitate linguistikoaren argazki orokor bat irudikatu ahal izateko, hainbat sektoretako eragile eta herritarrak aukeratu ditugu: Gobernuko zenbait sailetako arduradunak, euskalgintzan diharduten elkarteetako eragileak, baita euskararekin harreman txikia izanik ere euskararen inguruko iritzia jantzia duten eragileak edo adituak ere.

Elkarrizketatuak hautatzeko, bi irizpide nagusiri jarraitu diegu:
a)      Nafarroako euskararen egoerari buruzko iritzi jantzia izatea.
b)      Nafarroako pentsamendu aniztasuna.

Iritzi emaile gehiago elkarrizketatzeko ahalegina egin dugu, baina batzuekin ez da modurik izan hitzordua zehazteko eta beste batzuek nahiago izan dute parte ez hartzea.


· Elkarrizketatuen zerrenda

MIKEL ARREGI Euskarabideko zuzendari-kudeatzailea
ROSA RAMOS Berriozarko euskara teknikaria. Euskaltzain urgazlea
XABIER ERIZE Soziolinguistikan doktorea eta ikertzailea. Euskaltzain urgazlea
MIGUEL IZU Legelaria, Nafarroako hizkuntza legedian aditua
JUAN CRUZ ALLI Legelaria, NUPeko zuzenbide-irakasle ohia eta Nafarroako presidente ohia
SAGRARIO ALEMAN Helduen euskalduntze-alfabetatzean aditua. Euskaltzaina
IÑAKI IRIARTE EHUko irakaslea eta UPNko parlamentaria
MAITE INDA Iruñeko Euskalgintzako koordinatzailea eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan aritua
Mª Jesús Goicoechea NUPeko Irakasletza Graduko irakasle erretiratua, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa izana
 
· Elkarrizketak egiteko galdetegia
 
Balorazioa
·         Zein da zure iritziz euskarak Nafarroan duen egoera?
·         Zure ustez zein izan dira euskara sustatzeko orain arte egindako lanaren emaitzak?

Zein alderdi positibo aipatuko zenituzke?
·         Oro har, izan al du eraginik zure sektorean edo alorrean?
·         Zer pertzepzio duzu Nafarroako administrazioek euskararen sustapenean orain arte egin duten bidean?
·         Eta herritarrek eta gizarte eragileek egin dutenaz?
·         Zer balorazio egiten duzu Vascuencearen legeaz eta legearen garapenaz?
·         Eta euskararen “zonifikazioaz”?
·         Zein izan dira zailtasunak/arazoak? Zergatik?

Etorkizuna
·         Zein dira, zure ustez, aurrera begirako erronka nagusiak?
·         Zein lirateke Nafarroako Gobernuaren zeregin nagusiak?
·         Zer egin lezakete eragile sozialek eta herritarrek?
 
Elkarrizketan zehar alor hauei erreparatuko diegu:
·         Zure ustez, zein dira euskarak Nafarroan gaur egun dituen ahuleziak?
·         Eta mehatxuak?
·         Eta indarguneak?
·         Eta aukerak?