Diagnostikoa

2020ko apirilean Gazteen II. Plana ebaluatu eta itxi ondoren, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazte Behatokiak Gazteen Diagnostikoa egiten hasi zen. Horren helburua errealitatera hurbiltzea zen: eraikitzen jarraitzeko abiapuntu izango zen Nafarroako gazteriari buruzko "argazki" horretara. Hura, funtsean, 2019ko abendura arte genituen azterlan, estatistika eta datuetatik abiatuta egin zen, jakitun baikinen, pandemiak eragiten dizkigun ondorioen aurrean, egungo egoerak eragina duela gazteen bizitzako hainbat esparrutan, hala nola lan-arloan (gazteen langabezia handitzearekin batera), mugikortasunaren, bizikidetzaren eta gizarte-harremanen mugetan, aisialdian eta denbora librea, baita hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan ere, eta askoz ere gehiago aipa genitzake. Horrela, bada, III. Plana egiteko orduan kontuan hartzen saiatu gara, nahiz eta diagnostikoan lortutako eta garatutako adierazle gehienak, esan bezala, pandemiaren aurrekoak dira.
 
Diagnostikoaren lehen helburua da Nafarroan gazteek (14-30 urte) dituzten joeren panorama orokorra eskaintzea da, haien bizi-eremu guztietan; horretarako, lehenengo kapitulu batean ("testuinguru Instituzionala"), azken 20 urteetan gazteen artean izandako aldaketa sozial eta ekonomiko nagusien nolabaiteko interpretazioa planteatzen dugu, aldaketa horietatik abiatuta Nafarroako egungo gazteriaren dinamikak ulertzeko, une historiko-politiko bakoitzean pertsona gazteen bizi-baldintzak definitzen direla. Hala, diagnostikoak elementu adierazleen azterketa bat jasotzen du, gaien arabera egituratuta: demografia eta gazteria, osasuna eta ongizatea, hezkuntza eta prestakuntza, jarduera ekonomikoa eta enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, familia eta bizikidetza, segurtasuna eta iritziak, balioak eta jarrerak. 
 
Aurrekoari lotutako bigarren helburu gisa, 2020ko Diagnostikoa Gazteen 2020-2023ko Foru Estrategia berriaren idazketan aurrera egiteko behar den aurretiazko urratsa da. Estrategia horretan, Nafarroako gazte-politiken lanketa markatuko duten jokaleku politiko-instituzional nagusiak deskribatuko ditugu, 2021etik 2023ra bitarteko III. Gazte Planaren gazteria politikak markatuko dituztenak