Gazteriaren Diagnostikoaren ondoren, hurrengo urratsa 2020-2023 aldirako Gazteriaren Foru Estrategia egitea da, Gazteen 11/2011 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Estrategia horren edukia bat dator Nafarroa Suspertu 2020-23 Planarekin, bai eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta horien mugekin ere, III. Gazte Planaren egitura finkatuz .
Zer dakarkigu Estrategiak?
Estrategia Gazteriaren 2021-2023 III. Foru Planaren edukiak, programak eta jarduerak garatzeko abiapuntua da. Plan hori, hain zuzen, NGIak instituzioetako eragileekin, gazte-arloko teknikariekin eta, batez ere, gure erkidegoko gazteekin koordinatuta eta lankidetzan lantzen du, Elkarrizketa Egituratuaren ikuspegitik.
2020-2023 Gazte Estrategiak berretsi egiten du garrantzitsua dela gazte-politikei zeharka, modu parte-hartzailean eta koordinatuan heltzea, eta gazteek gaur egun bizi duten egoerari buruzko ikuspegi errealista eta operatiboa ematen saiatzen da, COVID-19aren pandemiak eta horrek sortzen dituen ondorioek markatuta.
Zer da Estrategiaren muina?
Dokumentua hiru egitura-ardatzen inguruan antolatzen da: auzolan, emantzipazioa eta ortzimuga eta zeharkako lau ardatz (partaidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna eta lurralde-kohesioa)..
Egitura-ardatzak:
Zeharkako ardatzek (parte-hartzea, berdintasuna, inklusioa) planean lantzen diren arlo guztietan egon behar dute, eta aurretik azaldutako eremu eta eduki guztien baterako koordinazioa bermatu behar dute, haien programa eta jardueren aniztasunean.

-Auzolan, gazteei zuzendutako ekintzak sartzen eta garatzen ditu, honako arlo hauetan: asoziazionismoa, gizarteratzea, bizikidetza eta generoa, boluntariotza, lurralde-garapena, hizkuntza-politika eta aisialdia eta denbora libre osasungarria.
-Emantzipazioa, gazteak gizartean erabat integratzea du helburu, hezkuntzaren, enpleguaren eta independentzia sozioekonomikoaren bidez. Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren, etxebizitzaren, enpleguaren eta laneratzearen esparruak jorratzen ditu, eta gazteen autonomia sustatu nahi du helduarorako trantsizio-prozesuan.
-Ortzimuga, testuinguru pertsonalari buruzko alderdiak biltzen ditu, hala nola osasuna, kultura, mugikortasuna, kontsumoa, kirola eta bizitzaren iraunkortasuna. Horiek guztiek baldintzatzen dute, neurri handi batean, ibilbide pertsonal bakoitzaren bilakaera, baina ahaztu gabe ikuspegi pertsonal hori era berean komunitarioa dela, ezin bestela izan, gizartean bizi garen herritar garen aldetik.