Estrategiaren zirriborroaren lanketa

Partaidetza-prozesuaren bigarren une honen helburua da dinamika bat garatzea, Estrategiaren azken dokumentua osatzen duten ardatz, ekintza eta neurrien ekarpenak biltzeko, kontsulta egiteko eta partaidetza bidez biltzeko. Zeregin nagusiak honako hauek dira:

● Ideia berritzaileen laborategi formatuko espazioak sortzea, indartu beharreko alderdiak emateko, berrikuntza-elementuak sartzeko eta Nafarroako Kulturen Arteko Bizikidetzaren hobetzearen erronkari eman beharreko erantzuna eta antolaketa indartzeko.

● Prozesu osoan zehar aurkeztutako diagnostikoaren etengabeko hobekuntza; beraz, AMIA analisi bat ezarriko da, Nafarroako Kulturen Arteko Bizikidetzaren Estrategia sortzeko dokumentu gidari gisa jarraituko duena.

● Espazio parte-hartzaileetan bildutako informazio guztia sistematizatzea.

● Gaian praxi ona dutela egiaztatu duten erreferentziazko dokumentuak, nazionalak eta nazioartekoak, aztertzea.

● 2021-2026 aldian Nafarroako Kulturen Arteko Bizikidetzaren Estrategiaren hasierako zirriborroa diseinatzea eta egitea.