Deliberazio fasea

LANKETA
Diagnostikoaren ondoren (aurreko fasea), 2021-2022 urteetan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak NLE berria lantzeari ekin dio, Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuekin lankidetzan, lurralde-inpaktuko politikak bateratuko diren tresna bat izateko. Garatzeko, ahalik eta parte-hartze publiko handiena lortu nahi da, eta egungo helburuei eta erronkei erantzun nahi zaie, hala nola Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH), erronka demografikoari edo klima-aldaketari.

Fase honen ezaugarri nagusiena NLEn parte-hartzeko garrantzi handiena duten gaien eta funtsezkoa den lurralde-eredua ezartzeko inguruan gogoeta bateratu bat eginen dela da.

Horretarako, eztabaida-topaketak antolatuko dira sektore- eta lurralde-eremuan:
 
MAHAI SEKTORIALAK
Mahai sektorialek lurraldea bere osoan kontuan hartzen duten ikuspegi tekniko eta adituak eskaintzen dituzte. Horretarako, lurralde-mahaiak egin eta gutxira, NLEren zirriborroa egiteko fasean sortutako gai interesgarrienen inguruan mahai sektorialak egitea proposatu da.

Mahai sektorial horiek funtsezkoak dira; izan ere, horietatik lortzen den emaitzaz harago, garrantzitsua da Nafarroako Gobernuko departamentuek eta beste erakunde eta entitate batzuek Nafarroako Lurralde Estrategiaren garrantzia eta zeharkako izaera ulertzea eta barneratzea.
 
LURRALDE-MAHAIAK
Nafarroako Lurralde Estrategiaren izaerak parte-hartzeko prozesua lurraldean bertan garatzea eskatzen du, Nafarroako aniztasuna kontuan hartuta; alegia, protagonismoa Foru Komunitateko eremu bakoitzeko biztanleei eta funtsezko eragileei emanez. Hori dela eta, beharrezkoa da eztabaida arazo espezifikoak partekatzen dituzten azpieskualdeko eremuetan ardaztea.

Parte hartzeko eta gogoetarako saioak lurralde-eremuka egitea proposatzen da. Saio horiek taldeak aurretiaz egindako aurkezpen batetik abiatuko dira, eta horren gainean eginen da parte-hartzezko gogoeta.