NLEren berrikuspenerako parte-hartzeko prozesuaren helburu nagusia (legea betetzeaz gain) lurraldeko eragile nagusiak maila desberdinetan inplikatzea da, bai lurralde-ereduaren diseinuan, bai estrategiaren gaineko adostasunean.

Beraz, komunikatzea, aktibatzea, esperimentatzea, biltzea eta dokumentatzea da xedea, inklusibotasuna, gardentasuna, lankidetza eta berrikuntza balio gidaritzat hartuta.

Parte hartzeko prozesuaren helburu espezifikoei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira:

● Nafarroako Lurralde Estrategiaren garrantzia herritarrei ezagutaraztea.
● Diagnostikatzeko eta proposamenak egiteko orduan, herritarren eta eragile teknikoen iritzia biltzea.
● NLE inklusiboago bat diseinatzea, lurraldearen beharrei erantzungo diena.