Aurretiko fasea

Nafarroako Lurralde Estrategia (aurrerantzean, NLE) 2005ean onartu zen Nafarroako lurraldearen garapena Europako Lurralde Estrategiaren (ELE) postulatuei jarraikiz bideratzeko hiru ardatz hauen inguruan: lurralde «lehiakor eta kohesionatu» bat lortzea, «irisgarria» eta «konektatua», eta «ikasia» eta «kalitatezkoa».

Estrategiaren bilakaeraren jarraipen zorrotza egin ondoren, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak (LPGK), haren aplikazioaren eta indarraldiaren berri emateko ardura duen organoak, 2019ko maiatzaren 10ean erabaki zuen Nafarroako Gobernuari bidaltzea NLE berrikusteko proposamena. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak, urte bereko maiatzaren 22an egindako bilkuran, berrikusteko prozedura hastea erabaki zuen.

2020an hasi ziren lanak, Nafarroako Lurralde Estrategiaren diagnostikoari eta hura berrikusteko proposamenei ekinez. Azterketa-dokumentu honek  NLE berriari nola ekin orientatzeko eta adosteko abiapuntu gisa balio izan du.

Hala, NLE berrikusteko lanak 2022an zehar eginen dira.

Ezin zitekeenez bestela izan, NLEren berrikuspena asmo handiko parte-hartzeko prozesu batez lagunduta dator, estrategiaren berrikuspena ezagutzeko eta horretan inplikatzeko aukera bermatuta egon dadin. Parte-hartzeko prozesu honek, bereziki, sektoreko (administrazio publikoak, erakundeak, adituak) eta lurraldeko (udalerriak, elkarteak, interes-taldeak, herritarrak) eragileek parte har dezaten eta ekarpenak egin ditzaten bilatuko du.