Itzulera-fasea

Lanen azken emaitzarekin batera, alegia, NLEren Izapidetzeko Dokumentuarekin, Ondorio Baloratuen Txostena eginen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera. Txosten hori parte-hartzaile guztiei bidaliko zaie, eta parte hartzeko web-atarian argitaratuko da. Gainera, itzulera-saio espezifiko bat eginen da, parte-hartzeak azken proposamenaren diseinuan izan duen eragina azaltzeko.