Herritarrek Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoari ekarpenak egiteko epea ireki da

Herritarren Harremanetako Departamentuak sustatuta, Nafarroako bizikidetzarako, memoriarako eta Giza Eskubideen aplikaziorako proposamenak jasotzen ditu



Gaurtik urriaren 17era arte arte, edozein pertsonak edo erakundek ekarpenak proposa diezazkioke, “Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa (2021-2024). Nafarroan Bizikidetza, Memoria eta Giza Eskubideen aplikaziorako proposamenak" zirriborroari.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Bizikidetzaren  I. Plan Estrategikoa sustatu du, eta 6 ardatz nagusitan egituratuta dago: giza Eskubideen aplikazioa, aniztasunean elkarrekin bizitzea, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen eskubideak, memoria kritiko eta inklusiboa eraikitzea, bizikidetzarako hezkuntza eta bizikidetzarako erreferente diren erakundeak.

Ardatz horietako bakoitzak helburu orokor bat, helburu espezifiko batzuk eta ekintza batzuk ditu. Sei ardatz horiek Planaren oinarri-lanekin zuzenean lotutako helburuak eta jarduketa-proposamenak jorratzen dituzte, eta uste da gaur egun lehentasunezko eremuak direla 2021-24 Planak bere baitan hartzen duen lan-aldirako..



Gainerako albistea erakutsi..