Helduen euskalduntzea indartzea, Nafarroa osoan euskara ikasteko doako aukera bermatuz.

Parte-hartze prozesua: 
Euskararen II. Plan Estrategikoa (2020–2027)
Arloa: 
Hiztun berriak
Testua: 

2.5. Helduen euskalduntzea indartzea, Nafarroa osoan euskara ikasteko doako aukera bermatuz.

2.5.1. Herri ekimeneko euskaltegiekin, AEK eta IKArekin, lankidetza hitzarmen iraunkorra adostu eta gauzatu, behar bezalako baliabide ekonomikoekin hornituz.

2.5.1.1. Helduen euskalduntzearen kostu estandarretan oinarrituta eta herri ekimeneko euskaltegiekin adostuta, hauen egonkortasuna bermatzeko eta kalitatea sustatzeko, finantzaketa iraunkorrerako markoa adostu eta onartu.

2.5.1.2. Euskara ikastea eskubidetzat onartu eta doakoa izan dadin urratsak eman, euskaltegien finantziazioaren bidez.

2.5.2 Helduen euskalduntzearen sektorearen egonkortasunera begira, elkarlanerako gunea sortu eta garatu.

2.5.2.1. Arloko beharrak ahalik eta lehenen zerrendatu, sektorearekin batera.

2.5.2.2. Mapa eta eskaintzaren azterketa egin, ondorioak atera eta nafar guztiei euskara bermatzeko mapa eta eskaintza adostu zein inplementatu, herri ekimeneko euskaltegien eta administrazioaren euskaltegien arteko uztarketa eta osagarritasunaren bidez.

2.5.3. Herritar heldu gehiagok euskara ikastera animatzeko kanpainak antolatu toki entitateekin eta sektoreko eragileekin batera.

2.5.3.1 Euskara prestigiatzeko kanpaina iraunkorrak sustatu eta etengabe garatu.

2.5.4. Euskara ikasleak hiztun aktibo bilakatzen errazteko ekimenak iraunkorki sustatu eta garatu, curriculuam urratsak emanez eta horri begirako material didaktikoa sortuz.

2.5.5. Nafarroa Garaian azterketa batzorde ofizial bakarra eratu, B2ko eta EGA/C1eko agiriak emanen dituena, baita C2ko agiria ere, Nafarroan agiri hori ematea erabakitzen bada.

2.5.5.1. Euskarazko C2 maila Nafarroan ezartzeko prozesua aztertu eta ondorioen baitan abiarazi.